2020ko San Martzialak


2020ko San Martzialak

2020 hau berezia izaten ari da zentzu guztietan. COVID-19aren pandemiaren ondorioz, orain arte inoiz bizi izan ez diren egoerak bizi ditugu. San Martzial Alardearen kasuan, koronabirusak aurretik eraman du gure ospakizuna, irundarrena, hain zuzen ere.

Aurten ez da Arrankadarik izan, ez gara Kale Nagusiko jaitsieran hunkitu, ezta San Martzial, Rataplan eta Joloren doinuekin dantzan jarri. Aurten isuri ditugun malkoak ez dira une horietan parte hartzearen zirraragatik izan, bizi ezin izateagatik baizik.

2020 hau desberdina izaten ari da eta guztiok nekez ahaztezina, baina elkarrekin egoera hori ahalik eta ondoen jasango dugu. 2021ekoa pentsatzen ari gara, elkartu eta San Martzial Alardeaz gozatu ahal izateko.

Jarraian, kronologikoki, 2020ko San Martzial Alardea bertan behera utzi arte sortu diren gertakarien segida erakusten da.
  • Martxoak 12. MUSIKA TAILERRAREN BERTAN BEHERA UZTEA

    Martxoaren 14an Anaka Konpainiako musika tailerra hasiko zen, baina Alarma Egoera eztanda egin baino lehen bertan behera uztea erabaki zen guztion segurtasuna bermatzeko.


    https://www.anaka1881.com/suspendido-el-taller-de-musica

  • Martxoak 29. BATZAR NAGUSIA ATZERATZEN DA ETA 'KONPAINIA ONEAN' BAZKARIA BERTAN BEHERA UZTEN DA

    Anaka Konpainiako ekitaldiak bertan behera uzten joan dia; esaterako, 'Konapinia Onean' bazkaria (apirilaren 25erako iragarrita zegoena). Bestalde, Anaka 1881 Kultur Elkarteko Batzar Nagusia segurtasun baldintzak bermatzen diren datarako atzeratzen da.


    https://www.anaka1881.com/la-asamblea-general-queda-pospuesta-y-se-suspende-la-comida-en-buena-compania

  • Apirilak 15. SAN MARTZIAL ALARDEA EKAINAREN 30a EZ DEN BESTE DATAN EZ DA OSPATUKO

    Agintarien Batzordeak edukitako bilera telematikoan, COVID-19ak eragindako egoera dela eta, 2020ko ekainaren 30an ez zen beste data batean San Martzial Alardea ez ospatzea adostu zen.


    https://www.anaka1881.com/comunicado-de-la-junta-de-mandos-del-alarde-de-san-marcial

  • Maiatzak 15. 2020ko SAN MARTZIAL ALARDEAREN BERTAN BEHERA UZTEA

    Inoiz kontatu nahi izan ez dugun berria. 2020ko San Martzial Alardea bertan behera uztearen erabaki gogorra hartu zen.


    https://www.anaka1881.com/suspension-del-alarde-de-san-marcial-2020


#UnJunioDiferente #EkainEzberdina
San Martzial Alardeko Agintarien Batzordeak hainbat online jarduera egin ahal izateko lan egin du. #UnJunioDiferente eta #EkainEzberdina leloaren bidez, Alardearen sare sozialetan hainbat ekitaldi egin dituzte, San Martzialeko Alardearen inguruko guztiarekiko gure emozioak beste modu batean sentitzen jarraitu ahal izateko.

Anaka Konpainiak ere hainbat jarduera egin ditu sare sozialetan, bideoak eta irudiak argitaratuz. Jarraian ikus daitezke. Horrela, gure konpainia eta Irungo herritarrak bat egiten saiatu gara, gure jaiaren eta historiaren uneak elkarrekin gogoratzeko.
Mikel Urtizberea Arocena Kapitainaren agurra

2019an egin zen antzera, aurten ere Anaka Konpainiako Kapitaina den Mikel Urtizberea Arozenak tropari, auzoari eta Irungo hiriari zuzendu zitzaien, erantzukizunez jokatzeko mezua bidaltzeko eta San Pedro eta San Martzial jai zoriontsuak izateko, egungo egoerak eskatzen zuen moduan.




Anaka Auzoan entsaiorik gabeko 2020 bat

2020a desberdina izaten ari da aspektu guztietan. San Martzial Alarderik gabe, Anakako kaleak hutsik daude, bere erredobleen burrunbarik gabe, izan ere, hau #EkainEzberdina da

Entsaio Orokorra

Ekainaren 25ean, osteguna, Entsaio Orokorra ospatu behar zen, Anaka Konpainia lehen aldiz Irungo erdigunera jaisten den eguna. Une hartaz gozatu ez arren, Konpainiako kideek ez zuten Anakako poloa janzteko aukera alferrik galdu.

Gure Anaka Konpainia, gure San Martzial Alardea

2020ko #EkainEzberdin honetan, Konpainiarekin eta auzoarekin zerikusia duten pertsonen testigantzak azaleratu genituen Anaka Konpainia eta San Martzial Alardeaz hitzegiteko.

Elkarrizketak, parte-hartzearen ordenaren arabera:
- Yune Oporto (Anakako bizilaguna).
- Josema Arruabarrena (Anaka Konpainiako soldadua).
- Aitziber Legorburu (Anakako bizilaguna).
- Raul Berrocal (Anaka Konpainiako bizilaguna).
- Alazne Arteaga (Anaka Konpainiako 2019ko kantinera).

Anaka Konpainiako Kantinerak

Urte berezi eta historiko honetan, non 2020an ez da auzoko kantinerarik egongo, San Martzial AlardekoAnaka Konpainiako kantinerak gogora ekartzen ditugu (1919-2019).

2019ko Armen Ikuskatzea

Oroitzapenak inoiz baino gehiago berpiztu diren urte honetan, Anaka Konpainiaren iazko Armen Ikuskatzea gogoratzen dugu, 2019koa (Txingudi Onlinen bideoa).

Anaka Konpainiako Diana

San Martzial Alarderik gabeko ekainaren 30 honetan, Anaka Konpainiak azkeneko urteetan interpretatu dituen Anakako Dianak gogora ekartzen ditugu. Ekainaren 30eko egunsentia berezia dira!

Anaka Konpainiak arbasoen zin hitza bete zuen

Anaka Konpainiako eta GordeZAN Elkarteko ordezkari batzuk San Martzial mendian ekainaren 30ean gure arbasoen omenez egindako ekitaldi sinbolikoan egon ziren.
igo
Share by: