Anakako Diana


Anakako Diana

1997. urtean, Anaka Auzoko Konpainiak berregituratze garrantzitsu bat bizi zuen. Anaka 1881 Kultur Elkartearen babesarekin, liburu bat argitaratu zen, barne-araudiak eta sekzio ezberdinentzako arauak ezarri ziren. Gainera, musika-tailerra sortu zen, entsaioak areagotu ziren, instrumentu berriak lortu ziren eta bandak eraldatze garrantzitsu bat jasan zuen.

Etapa horri amaiera on bat emateko eta Jose Ignacio Elizalde, 'Piti', kapitainaren agurrarekin kointzidituz, Jose Maria Irastorzak "Anaka Konpainiako Diana" sortu zuen. Konpainiak San Martzial eguneko egunsentian kapitainaren eta kantineraren etxean eta Peña-Enean jotzen duen lan hau gure Elkarteak 2000. urtean argitaratutako 'Konpainien musika' diskan jasota dago.

Dianak baita letra dauka. Juan Manuel Amantegi, Konpainiako soldadu betereno bat dena, euskeraz jasotako bertso polit batzuk idatzi zituen.
Goizian egun sentian
Izarrak lotara joanez
Eguzkiaren argitasuna
Ikusten dugu mendi gainez 

Txapela zuzen jantzita
Alpargatak txuri eta beltz
Bagoaz Peña-Eneko bidean
Poliki Anakatik oinez

Lagunak agurtu eta gero
Kapitainaren defrentez
Gure txistu danborraren hotsak
Aidean dantzan dira hasten

Jendea esnatzen hari da
Txoriak ere kantatzen
Kantineraren etxe aldera
Goaz guztiok alaitasunez

Ta tra pa tra pa tra pa ta danborraren hotsa
Ti pi ti pi ti pi txilibitoarena
Tra pa ta pa tra pa ta pa tra pa ta pa ta
Ti pi ti pi ti pi ti pi ti pi ti pi ti
Bitxikeri bezala, 2012an, gure kantinerak, Idoia Berra Olasagastik, Anakako Diana Peña-Enean abestu zuen, San Martzial eguneko egunsenti polit batean. Ezin genuen ekainaren 30a hobeago hasi!
igo
Share by: