Alazneren egunsentia


Kantineraren 30eko egunsentia

Ekainaren 30eko egunsentia, San Martzial eguna, oso berezia bihurtzen da Irungo etxeetan. Alboradako lehenengo doinuekin, goizeko 4tan, irundar asko jada prest daude urteko egunik handi, polit eta hunkigarriena bizitzeko.

Konpainia ezberdinetako kantinerak beraien egunaz disfrutatzeko goiz prestatzen dira. Anaka Konpainiako kasuan, banda bere kantinera 6.10ak aldera bere bila joaten da, gero Peña-Eneara hurbiltzeko eta ondoren Urdanibia plazarako bidea hartzeko, gainontzeko konpainiekin elkartzeko.

Jarraian, Alazne Arteaga Vazquezek, 2019ko Anaka Konpainiako kantinera, San Martzial eguneko egunsentian bizi zuenaren argazki-galeria eta momentu horren bideo bat ikusgai uzten dizuegu. Argazki-erreportaiaren egilea Miren Ercibengoa da.
igo
Share by: