1- Tradizioz eta hasieratik, San Martzial egunean, Anaka Konpainiaren abiapuntua Peña-Eneako baserria da. Ordean, 1986. urtean Puyana Txikitik hasi zen. Hau Miguel Ugarteren, baserriko bizilaguna, heriotza zela eta gauzatu zen.
2- Anttonio Estomba soldadu beteranoak behin ezin izan zuen desfilatu. Ezinbesteko kausa batengatik izan zen. Asko gizendu zelako ezin izan zuen galtza txuriak jantzi. Anttoniok Alardea espaloietan ikusi zuen eta bere konpainiako kideen barreak jasan behar izan zituen.
3- 1950. urtean konpainiek, gutxienez, 30 kide eraman behar zutela ezarri zen. Urte horietan Anakak soldadu asko ez zituen, beraz, Jaizubiari errefortzuak eskatu zizkion minimora iristeko.
4- Kapitain askok urteetan zehar erabili zuten sablea Miguel Ugarterena zen. Jaizubia Konpainiako kapitainek ere sable berdina erabili zuten. "Partekatutako" sablea zen.
5- 1953ko San Martzial egunean eguraldi ona egin zuen. Ordea, San Martzial mendian euri pila egin zuen. Arratsaldean soldadu askok galtzetako behekaldeak jasota zeramaten. Gure Luisa del Rincon kantinerarekin joaten ziren askok alpargatak lokatzez beteta zeramaten eta jainontzeko jantzia garbi-garbia zeukaten.
6- Juan María Amanteguik, Anaka Konpainiako kapitain oiha, behin gorbata beltzarekin desfilatu zuen familia-kide baten heriotza zela eta.
7- Anaka Konpainia Urdanibia enparantzara iristen den konpainiarik goiztiarrenetariko bat da, urrunetik etortzen den arren. 197. urtean ia ez da iristen. Arrazoia? Gabi Bereciartua, urte horretako kantinerak, botetako lokarriak hautsi zituen botak janzterako momentuan.
8- 60ko hamarkadan, gure Konpainiako kideek plante egiteko zorian egon ziren. Esteban Michelena urte horretako alfereza zen eta atxikitu zuten momentu batean gogor enpleatzeagatik. Jose Antonio Elizalde kapitainaren eta udaltzaingoen arduraduna zenaren Hornilla jaunaren negoziazioak ondo joan ziren eta Anakak agintari guztiekin desfilatzea lortu zuen.
9- 1993. urtean Konpainiak ez zen bere kantinaren bila joan. Arrazoia? Urteko kantinerak, Nerea Ugarte, Peña-Enea baserrian bizi zen, konpainiako abiapuntuan.
10- 50eko hamarkadan Anaka Konpainiak danbor batekin desfilatu zuen, Julian Izarena. Urte batean ezin izan zuen desfilatu bere emaztea erditu zuelako. J. Arbelaizek ordezkatu zuen, baina orduan ez zegoen inor txibilitoa jotzeko. Urdanibia enparantzara iristerakoan, Clemente anaiak eta Luis Perezek gurekin etorri ziren eta konpainiak desfilatu ahal izan zuen.
11- Gure Konpainiako agintaldirik luzeena kapitain moduan egin zuena Jose Antonio Elizalde izan zen, 1957tik 1985era. Lehen, 1946an, txibilitoarekin desfilatu zuen eta 1948tik kapitain hautatu zuten arte tenientea izan zen.
12- Jose Ignacio Elizalde 'Piti' Konpainiako alfereza izan zenean, bere lagunek sable berezi bat oparitu zioten. Ezaugarri txiki bat zeukan: araudian jasotako 10 edo 15 zentimetro gutxiagokoa zen. "Neurrira" egindako sable bat zen.
13- Esteban Arruabarrenaren bere azkeneko urtean kapitan bezala (1948), sagardotegitik ateratzerakoan, balkoian zegoen emakume batek galdetu zion ea nor aterako zen kantinera bezala. Estebanek erantzun zion: "Nahi baduzu, zu zeuk". Eta horrela izan zen. Tiburtxi Larraza kantinera bezala atera zen.