Anaka eta Jaizubia


Anaka eta Jaizubia

1747tik

Askotan nabarmendu da Anaka eta Jaizubia Konpainien arteko erlazioa. Orain dela ez urte asko, Alardeetan, kapitainaren sablea eta kantineraren jantzia konpartitzen zuten. Bi konpainiek erabiltzen zuten sablea Peña-Eneako Miguel Ugarterena zen.

Behean agertzen diren dokumentuetan ikus daiteke erlazio hau orain dela mende batzuk jaio zela. Dokumentazio lan hau Iñaki Aranbururi esker burutu da.

Irungo Udaletxeko Akordio eta Lezioen Erregistroan, 1747ko martxoaren 16an, Anaca-Jaizubia Konpainia izenarekin agertzen den formazio bat azaltzen da. Urte horietan, Jaizubiakoek, Irungo Alardea Anacakoekin egiten zuten. Irungo Unibertsitateak Jaizubiako 30 gizon eskatu zituen Luisa Isabel* eta Isabel Maria** Infanteen harrera eta agurrerako.

*Frantziako Luisa Isabel. (1727-1759) Frantziako Luis XV Erregearen alaba nagusia. Parmako Dukesa.
**Isabel María, Luisa Isabel eta Espainiako Felipe Infantearen alaba. 1741 urtean jaio zen. 6 urte zituen Irun bisitatu zuenean.
1768an...
1768an, Jaizubiako 32 baserriek Irungo elizaren mendean zeuden. Urte horretan, Irungo udalak erabaki zuen Jaizubia auzoko biztanleek ze baldintzetan egin zezaketen lan udal-karguetan. Urte horretako azken udal-bilkuran Irungo Unibertsitateko ohoreetara onartzea erabaki zen, baina Irungo Alardeetara eta gerretara parte hartzera behartuz.

Hurrengo urteetan, Irungo Udal-artxiboan beste biztanle eta eliztar batzuen eskaerak jaso ziren Irungo Unibertitatean erregistratzeko.
Oroipenerako
Bi konpainientzako Peña-Enea leku adierazgarria da. Orain, baserri hau bi auzoen mugan kokatuta dago.

1747an, Irun eta Hondarribiako muga Jaizubiako ubideak markatzen zuen. Eta horrela islatu zen bi konpainien arteko kolaborazioa, Anaka Konpainiak Jaizubia Konpainiari oroipen polit hori emanez.
Hondarribia Irungo Alardean
Beste xehetasun bitxia. 1892an Hondarribiko Konpainia bat lehenengo aldiz Irungo Alardean parte hartu zuen.
Bat-eginez
2011. urtetik, Jaizubia eta Anakako Konpainietako kide batzuk urtero elkartzen dira erlazio polit hau mantentzeko. Anaitasun bazkariko gera-lekua txandakatzen da bi auzoen artean.

Bazkarian, 'Bat-eginez' markoa kapitainen artean elkarbanatzen da, lekukoak hartzen duena urte batez gorde beharko duelarik.

Argazkian, Anakako Jai Biltzarrean ospatutako 2019ko bazkaria. Mikel Urtizbereak, Anaka Konpainiako kapitaina, Igor Ugarteren, Jaizubiako Konpainiako kapitaina, eskutik lekukoa hartu zuen.
igo
Share by: